XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTIN ORBE Udako Euskal Unibertsitatearen idazkaria da.

Aurten zorionak eman behar dizkiogu Martini.

Izan ere, hamargarren U.E.U. ospatuko da uda honetan.

Azken urte hauetan bezala, Iruneko Larraona Ikastetxean bilduko dira irakasleak eta ikasleak.

Natur Zientzietako Sailean, Darwini buruzko saio batzu izango dira.

Izan ere, aurten antropologo honen mendeurrena ospatzen da.

Uztailaren 19an hasiko da U.E.U. eta bi aste iraungo du.

JAVIER GURRUTXAGAk gauza asko egin du mundu honetan.

Eta orain beste bat: Bésame tonta pelikula.

Gidoian ere parte hartu du.

Eta horrez gain, bere aurpegiak, bere abestiek eta bere dantzek pelikularen erdia baino gehiago betetzen dute.

Horregatik, kritika asko jaso du.

Kritikoen ustez, Gurrutxaga protagonistegia ageri da pelikulan.

Gurrutxaga donostiarra da.

Orquesta Mondragón musika-taldea sortu zuen.

Garai hartako partaideetatik bi bakarrik geratzen dira: Popotxo Aiestaran eta Javier bera.

JOAN MARI TORREALDAIk iazko euskal liburugintza aztertzen du JAKIN aldizkariaren 22. zenbakian.

Ez da lehen azterketa.

Azken bost urte hauetan, urtero-urtero egin du lan hori.

1960-1975 urtealdiko liburugintza Euskal Idazleak Gaur liburuan neurtu zuen.

Iazko produkzioa ikusita, honela idazten du: Edozein modutan, gauza bat dago hemen argi: aurrera ez dugu egin.

Hauek dira azterketa horren ondorioak sorketa-lan gutxi dago (48,5 %), itzulpena beheraka doa (duela bi urte 30 %, iaz 23 %), eta berrargitalpena indartu egin da (duela bi urte 16 % eta iaz 26 %).

Torrealdai Gernikan jaio zen, 1942.ean.

Teologian eta Soziologian lizentziatua da.

JAKIN taldekoa da eta izen bereko aldizkariaren zuzendari.

FRANçOIS MITERRANDek urtebete egin du Frantziako Lehendakaritzan.

Iazko Maiatzaren 10ean hautatu zuten frantsesek kargu horretarako.

Egun hartan Giscard D`Estaingek miloi bat boto gutxiago lortu zuen.

Sekulako aldaketa politikoa gertatu zen orduan.

Charles de Gaullek 1958.ean sortu zuen V Errepublika, eta harrez gero lehendakari guztiak eskuindarrak izan ziren.

1916.ean jaio zen Miterrand.

Lau aldiz ministro izana da.

Lehendakaritzarako hautagai bezala, 1965ean aurkeztu zen lehen aldiz.

JOSE MARI OTERMIN izendatu du Eusko Jaurlaritzak Euskal Irratiaren zuzendari.

Orain arte kazetari hau, Donostiako Herri Irratian, euskarazko irratsaioen, arduradun zen.

Euskal Irratiak bi sail izango ditu.

Bata Donostian eta bestea Bilbon.

Donostiako irratsaioak euskara hutsean izango dira.

Bilbokoak, berriz, gaztelaniaz gehienbat.

Datorren urrian hasiko da martxan.